2822/1998 E.D., 27. artikulua, 1. puntua: “Matrikulazio bakarra. Salbuespenak- Matrikula arrunta bakarra da ibilgailu bakoitzerako” eta 2.a) eta b) puntuak “2. Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, hasieran esleitutakoaren desberdina den beste matrikula arrunt bat eman ahal izango da, araudi honetan ezarritako baldintzetan, kasu hauetan:
 
a). Ibilgailu bat eskuratzen duenak aldi berean matrikula berria eta jabetza-aldaketa eskatzen duenean, baldin eta ibilgailuaren matrikulak jatorrizko probintziako siglak baditu eta jabe berriak egoitza beste probintzia batean badu. Eskabidearekin batera, XIV. eranskinean zehazten diren agiriak aurkeztu behar dira.
 
b). Matrikulan probintziaren siglak dituen ibilgailu baten titularrak egoitza beste probintzia batera aldatzen badu. Horrelako etan, XIII. eranskineko agiriak aurkeztu behar dira.”

Bi kasuetan, XIII. eta XIV. eranskinak, azterketa egin ondoren administrazioaren organo eskumendunak (IAT estazio baimenduak) jaulkitako Azterketa Teknikoaren Txartela aurkeztu behar da, beste dokumentu batzuekin batera.