2042/1994 Errege Dekretuaren 6. artikuluko 5. atalean berritasun garrantzitsua eman zen ibilgailuen azterketa teknikoari dagokionez; “Istripu baten edo beste edozeren ondorioz, direkzio, esekidura, transmisio edo balazta-sistemetan, bastidorean, egitura autosostengatzailean edota organo horietako baten ainguraketa-puntuetan kalte garrantzitsuak izan dituen ibilgailu orok azterketa igaro behar izango du zirkulaziora itzuli aurretik, bide publikoetan zehar ibiltzeko prest dagoen argitzeko.

Kota-neurketa guztiak, etab. konponketa egiten duen tailerrean egingo dira eta azterketan tailer horretako ziurtagiria aurkeztuko da, neurri guztiak eta berrikusi beharreko puntu guztiak jasota eta aldatutako pieza guztiak jasotzen dituen fakturarekin batera. Aurreko dokumentazioa ikusi ondoren, aldizkako azterketa egingo da, baina ibilgailuak istripua izan duela jasota.