IAT estazioetan eta, bereziki, JUNDIZEKO gure IAT estazioan, BERGARAKO gure IAT estazioan eta ZARAUTZEKO gure IAT estazioan, Espainian matrikulatutako ibilgailuek motaren arabera indarrean dauden arauetan ezarritako aldizkako azterketak igaro ditzakete (2042/1994 E.D.). Salbuespen hauek baino ez daude:

  • 2042/1994 E.D.-an ageri diren nekazal motokultoreak eta pareko makinak (6. artikulua, i puntua).
  • Obra eta zerbitzuetarako ibilgailu bereziak eta makina autopropultsatuak, 25 km/h-tik beherako fabrikazio-abiadura dutenak. Hortaz, 25 km/h abiadura gaindi dezaketen ibilgailuek nahitaez igaro behar dituzte aldizkako azterketak. 2042/1994 E.D.-aren 6. artikulua, j puntua.

Hau dio Ibilgailuen Araudi Orokorraren (2822/1998 E.D.) 10. artikuluak, 1. puntuan: “Matrikulatutako edo zirkulazioan jarritako ibilgailuei azterketa teknikoa egingo zaie, industria alorreko eskumena duen organoak baimendutako Ibilgailuen Azterketa Teknikorako Estazio batean, I. eranskineko araudian ezarritako kasuetan eta bertan zehaztutako aldizkotasun, eskakizun eta salbuespenekin.” eta “Behin ibilgailuaren identifikazioa egiaztatu ondoren, azterketa teknikoan ibilgailuak alor hauetako baldintzak betetzen dituen begiratuko da: bide- segurtasuna, ingurumenaren babesa, arauzko inskripzioak, erreformak eta, hala badagokio, salgai arriskutsu eta galkorrak garraiatzeko egiaztagirien indarraldia.“.