ITASUA-k argi dauka, bere jardueren garapenean, bezeroei kalitate goreneko zerbitzuak eskaini behar dizkiela eta, jarduera horien iraunkortasuna eta lehiakortasuna bermatzeko, honako konpromisoak hartu ditu:

Gure bezeroen beharrak eta itxaropenak ezagutzea eta asebetetzea.

Bezeroekin harremanetan egotea eta zerbitzua ematean gerta litezkeen arazoak ahalik eta azkarren konpontzea.

Urtero kalitate-helburu neurgarriak eta kuantifikagarriak ezartzea eta helburu horien jarraipena egitea, etengabeko hobekuntza lortzeko xedearekin.

Gure langileen motibazio, kontzientzia eta parte-hartzea sustatzea, beren ekarpenekin batera, etengabeko hobekuntza lortzeko.

Momentu oro gure langileen ongizate eta bilakaera sustatzea, lan-inguru seguru bati eta etengabeko prestakuntzari esker.

Gure hornitzaileekin ahalik eta kalitate-irizpide onenak ezartzea eta hornitzaile horiei gure etengabeko berrikuntza beharraren berri ematea.

ITASUA, S.L.-ren langile guztien artean gure Kalitate Politika ezagutzera ematea.

Politika hau betetzeko beharrezkoak diren baliabide guztiak eskura jartzea.

Kalitatearen ikuspuntutik, gure jarduerek eta zerbitzuek legez xedatutako baldintza guztiak betetzeko konpromisoa hartzea, bai eta erakunde honek onartzen dituen bestelako konpromisoak betetzea ere.

Kudeaketa Sistemaren eraginkortasunaren eta bezeroekin mantendutako harremanen etengabeko hobekuntza bilatzea kudeaketa-helburuen bidez.

ITASUA-ko Zuzendaritzak beharrezko mekanismo guztiak ezarri ditu politika hau erakundearen maila guztietan ezagutzera eman, ulertu eta praktikara eraman dadin.

Fdo./Sinatuta: Josu Larrauri Elortegi
Director General / Zuzendari Orokorra