1.- Informazio legala

ITASUA, S.L. enpresak (aurrerantzean, ENPRESA) erregistratutako domeinua da Itasua.com (aurrerantzean, WEBGUNEA). Enpresa Bizkaiko Merkataritza Erregistroan erregistratuta dago, 186 liburukian, BI-938 orrian, 167 folioan, 11. inskripzioarekin.

IFZ: B48476725.
EGOITZA SOZIALA: Lermandabide Kalea 13, 01015 Gasteiz (Araba).
TELEFONOA: 902103506
HELBIDE ELEKTRONIKOA: info(a bildua)itasua.com

2.- Zerbitzuen izaera

WEBGUNERAKO sarbidea doan da berez, baina WEBGUNEAREN bidez produktu edo zerbitzuak kontratatzen badira, diruzko kontraprestazioak eska daitezke.

3.- ERABILTZAILEAREN erantzukizunak

ERABILTZAILEAK konpromisoa hartu du WEBGUNEA edota bertan ematen den informazioa Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako xedeetarako ez erabiltzeko eta, oro har, ENPRESAK ezarritako baldintzen arabera erabiltzekoa.

ERABILTZAILEAK izango du bere iritzi, eduki eta, oro har, ekintzen erantzukizun esklusiboa eta, beraz, ezingo zaio ENPRESARI erantzukizunik egotzi ENPRESAREN borondateaz eta ezagutza eraginkorraz kanpoko ekintza horietatik erator litezkeen kalte-galerengatik.

4.- ENPRESAREN erantzukizunak

ENPRESAK ez du erantzukizunik izango WEBGUNEKO sarbidean edota edukietan gerta litezkeen akatsen inguruan, baina ardurarik handiena jarriko du halakorik gerat ez dadin.

WEBGUNEAREN mantentze-, konpontze-, eguneratze- edo hobetze-lanak egin behar diren kasuetarako, ENPRESAK beretzat gorde du WEBGUNERAKO sarbidea aldi baterako eta aurretik ohartarazi gabe bertan behera uzteko eskubidea.

5.- Jabetza intelektual eta industriala

WEBGUNEKO eduki guztiak (datu-baseak, irudiak, marrazkiak, grafikoak, testu-, audio- nahiz bideo-fitxategiak eta softwarea barne, baina horietara mugatu gabe) ENPRESAREN jabetza dira, jabetza intelektualaren nahiz industrialaren inguruko nazioarteko zein bertoko arauen babesa dute eta horien gaineko eskubide oro erreserbatu da.

WEBGUNEAN ageri diren markak, errotuluak, ikur bereizgarriak, logoak nahiz domeinu-izenak ENPRESAREN titulartasuna dute. ENPRESAREN jabetza izango da une honetan edota etorkizunean Interneteko leku honetan egon litekeen testu, marrazki, irudi, bideo nahiz euskarri oro eta, beraz, ERABILTZAILEAK edo hirugarrenek ezingo dituzte horiek aldatu, kopiatu, eraldatu, partzialki nahiz osoki erreproduzitu, egokitu edo itzuli ENPRESAREN esanbidezko baimenik gabe.

WEBGUNE honek daukan informazioa baimenik gabe erabiltzen bada edo jabetza intelektualaren nahiz jabetza industrialaren inguruko eskubideak urratzen badira, legean ezarritako erantzukizunak eskatu ahal izango dira.

6.- Hiperestekak

Hirugarrenen web-orrietatik ENPRESAREN WEBGUNEKO edozein orritara hiperestekak egiteko, baldintza hauek bete beharko dira:

  • Ezingo dira ENPRESAREN WEBGUNEAN dauden zerbitzuak erreproduzitu, ez partzialki, ezta osoki ere.
  • Ez da ENPRESAREN WEBGUNEKO orriei edota zerbitzuei buruzko adierazpen faltsurik, ez-zuzen edo okerrik egingo.
  • ENPRESAK ez du inolako erantzukizunik hartuko WEBGUNE honetarako hiperesteka daukan web-orrian publikoaren esku jarri diren eduki, informazio, adierazpen, iritzi edota zerbitzuen inguruan.
  • Hiperestekak WEBGUNEKO orri nagusira egin beharko dira. Estekatutako web-orrien titularrekin aurretik adostu dira gaur egun WEBGUNEAN dauden hiperestekak. ENPRESAK ez du inolako erantzukizunik hartuko erabiltzaileek estekatutako orri horietan legearen, moralaren edota ordena publikoaren kontra bidera litzaketen jardueren inguruan.

7.- Erabiltzeko baldintzen indarraldia

WEBGUNE hau erabiltzeko baldintzek izaera mugagabea dute. Edonola ere, ENPRESAK beretzat gorde du horien edukia eta atzitzeko baldintzak aldebakartasunez aldatzeko eskubidea.

8.- Klausulen deuseztasuna eta eragingabetasuna

Baldintza hauetan jasotako klausularen bat guztiz edo partzialki eragingabetzat joko balitz, deuseztasun horrek eragingabe gertatzen den xedapenari edo zatiari baino ez dio eragingo eta, gainerakoan, baldintzek indarrean jarraituko dute.

9.- Lege eta jurisdikzio aplikagarriak

Espainiaren araberakoak dira WEBGUNE honetako zerbitzua eta erabiltzeko baldintza hauek. WEBGUNE honen bidez eman diren zerbitzuei buruzko auziak Kontsumo Arbitraje-Auzitegien bitartez edo auzia sortu zen unean ENPRESA kide zuten bitartekarien edo antzekoen bitartez ebatziko da, baita Espainiako legeen arabera legozkiokeen epaitegi edota auzitegien bitartez ere.