2042/1994 E.D., 6. artikulua, 6. puntua: “Ibilgailuaren erregistro-tokia aldatzen den kasuetan, azterketa egin beharko zaio, dagokion erkidegoko organo eskumendunak I.A.T. txartelean toki-aldaketa eta aldizkotasun berria ezartzeko data berria jaso ditzan.

Ibilgailuaren toki-aldaketa lehen azterketa-epea agortu baino lehen egiten bada eta aldaketa horrek ez badakar aldaketa teknikorik, dagokion oharra baino ez da jasoko I.A.T. txartelean, eta bi tokien arteko daten artean, eperik estuena jasoko da hurrengo azterketarako epe gisa“.