ENPRESAREN DATUAK

ERABILTZAILEAK WEBGUNEKO edozein formularioren bidez nahiz gure IAT guneetan azterketa egitean emandako informazioa fitxategi batean edo hainbat fitxategitan erantsiko da. ITASUA, SL (aurrerantzean, ITASUA) da aipatu fitxategien arduraduna, eta Gasteizen, Lermandabide Kalea 13 – 01015 Araba, helbidean du egoitza.

WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK

www.itasua.com webguneko zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko, erabiltzaileek zenbait datu pertsonal eman behar dizkiote ITASUAri aldez aurretik. Datuak babesteari buruzko indarreko araudian xedatutakoaren arabera, ITASUAk, webgunearen titularrak, datu pertsonalen fitxategi bat dagoela jakinarazten dio webgunearen erabiltzaileari. www.itasua.com da horren titularra eta arduraduna, eta zure eskaera bideratzea du helburu. Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta hirugarrenek ezin izango dituzte atzitu eskatu diren ez beste xede batzuetarako.

Eskaera bideratzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak harremanetarako formularioan agertzen diren eremu guztiak bete ditzan. ITASUAk, hala, behar bezala eman ahal izango du erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen berri.

Erabiltzaileak, bestalde, hitzematen du ITASUAri emandako datu pertsonalak egiazkoak direla eta datuak edozelan aldatuz gero jakinaren gainean jarriko duela.

ITASUAren formulario elektronikoen edo, hala badagokio, mezu elektronikoen bidez datu pertsonalak bidaliz gero, ulertuko da igorleak berariazko baimena ematen duela bertan azaltzen diren datuak tratatzeko, bere eskaera edo kontsulta bideratze aldera. Helburu horretarako, hain zuzen ere, eskaera bideratzeko beharrezkoa den bitartean gordeko dira zure datuak.

ITASUAk legeak eskatzen dituen segurtasun- eta babes-neurriak hartu ditu datu pertsonalak babesteko. Horiez gain, beste bide eta neurri tekniko batzuk ezartzen ahalegintzen da, babesa areagotzearren. Nolanahi ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla hutsezinak. ITASUAk ez du “spamming” teknikarik erabiltzen, eta webgunean gaitutako formulario elektronikoen bidez nahiz posta elektroniko bidez erabiltzaileak helarazten dituen datuak baino ez ditu tratatuko.

Datuen titularrak une oro izango du atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramateko eskubideak, baldin eta eskubideok aplikagarri badira, datuak babesteko legedian jasotakoaren arabera. Era berean, edozein unetan ezeztatu ahal izango da erabiltzaileak datu pertsonalak tratatzeko eman zuen baimena. Lehengo bi ekintzetarako, erabiltzaileak aukera izango du rgpd@itasua.com helbide elektronikora edo Calle Alameda Mazarredo 75, 1, 48009 Bilbo (Bizkaia) posta-helbidera idatzia helarazteko. “Datuak babestea” adierazi beharko du erreferentzia gisa, baita bere identitatea egiaztatu ere.

AURRETIKO ONLINE HITZORDUA

ITASUAk erabiltzaileari jakinarazten dio aurretiko online hitzordua eskatzeko webgunearen bidez edo telefonoz ematen dizkigun datu pertsonalak bere titulartasuneko fitxategi batean erantsiko direla. Gure ordezkaritzetako IATren aurretiko online hitzordua kudeatzea eta berrestea da aipatu fitxategiaren helburu bakarra.

Azaldutako xedeekin bat, zerbitzuak kudeatzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira zure datuak. Ondoren, ezabatu egingo dira.

Datuak emanez gero, hitzematen duzu irakurri eta berariaz onartu duzula datu pertsonalak trata ditzagun, adierazitakoaren arabera. Nolanahi ere, edozein unetan ezeztatu ahal izango duzu emandako baimena, baita atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramateko eskubideak gauzatu ere, baldin eta eskubideok aplikagarri badira. Horretarako, mezu bat bidali beharko duzu rgpd@itasua.com helbide elektronikora edo Calle Alameda Mazarredo 75, 1, 48009 Bilbo (Bizkaia) posta-helbidera. NANaren kopia ere erantsi beharko duzu, eta eskaeraren zioa azaldu.

IAT IRAUNGITZEAREN ABISUA BIDALTZEA

ITASUAk erabiltzeari jakinarazten dio ematen dizkiguzun datu pertsonalak eta ibilgailuaren matrikulari buruzkoak bere titulartasuneko fitxategi batean erantsiko direla, baldin eta baimena ematen baduzu, honako helburu hauetarako: eskatutako zerbitzuak emateko, merkataritza-harremana kudeatzeko eta kontratu-harremana betetzeko. Baimena emanez gero, halaber, edozein bidetatik azterketa iraungitzear dela jakinarazteko ere erabiliko dira zure datuak. Bertan, gainera, automobilgintzarekin zerikusia duten produktuei, zerbitzuei eta sustapenei buruzko informazioa ere erantsi ahal izango da. Harremanean sorburua duten lege-erantzukizunak izan litezkeen bitartean gordeko dira zure datuak, aipatu xedeetarako, bai eta tratamenduari aurka egitea, datuak ezabatzea nahiz horien tratamendua mugatzea erabakitzen duzun arte ere. Azterketan lortutako edo sortutako informazioa isilpean tratatuko da, eta agintaritzei lagako zaie, beren araudi- eta lege-jarduketaren baitan.

Edozein unetan ezeztatu ahal izango duzu emandako baimena, baita atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramateko eskubideak gauzatu ere, baldin eta eskubideok aplikagarri badira. Horretarako, idatzizko mezua bidali beharko duzu gorago aipatutako helbidera, edo mezu elektronikoa bajaavisoITV@itasua.com helbidera. Izen-abizenak, helbide elektronikoa, harremanetarako telefono-zenbakia, NAN edo beste edozein agiri baliokideren zenbakia eta ibilgailuaren matrikula zehaztu beharko dituzu, baita zein eskubide erabili nahi duzun ere.

Zure datuak behar ez bezala tratatu direla uste baduzu, eskubidea izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa aurkezteko (C/Jorge Juan 6. 28001 – Madril www.agpd.es). Orobat, urriaren 23ko 920/2017 Errege Dekretuak, ibilgailuen azterketa teknikoa arautzen duenak, xedatzen duenari jarraikiz, zure ibilgailuaren matrikularen argazkia aterako da, eta azterketaren gainerako datuekin batera gorde.

IAT iraungitzear dela jakinaraztea nahi baduzu, eta berariazko baimenik eman ez badiguzu, bidali mezu elektroniko bat altaavisoITV@itasua.com helbidera, eta adierazi zure izen-abizenak, helbide elektronikoa, harremanetarako telefono-zenbakia, NANa eta ibilgailuaren matrikula.

PRIBATUTASUN-POLITIKA ETA DATUAK BABESTEKO POLITIKA (ITASUA)

ENPRESAREN DATUAK

ERABILTZAILEAK WEBGUNEKO edozein formularioren bidez nahiz gure IAT guneetan azterketa egitean emandako informazioa fitxategi batean edo hainbat fitxategitan erantsiko da. ITASUA, SL (aurrerantzean, ITASUA) da aipatu fitxategien arduraduna, eta Calle Alameda Mazarredo 75, 1, 48009 Bilbo (Bizkaia) helbidean du egoitza.