IAT guneetan eta, bereziki, JUNDIZEKO gure IAT estazioan, BERGARAKO gure IAT estazioan eta ZARAUTZEKO gure IAT estazioan azterketa teknikoaren txartelak indarrean dagoen araudiaren arabera bikoizteko zerbitzua dugu.
1987/1985 E.D., 4. artikulua, e puntua: “I.A.T. txartelaren kopia jaulkitzeko azterketak, Zirkulazio Kodean hala xedatu bada edo administrazioak justifikatutako arrazoiengatik eskatzen badu“.
2822/1998 E.D., 30. artikulua, 1. puntua: “Zirkulazio baimena edo lizentzia galdu delako edo lapurtu dutelako kopia bat eskatzen bada eta, horrekin batera, azterketa teknikoko txartela edo ezaugarrien agiria ere galdu bada edo lapurtu badute, Industria-alorreko eskumenak dituen organoak ibilgailua aztertu behar du, azterketa teknikoko txartelaren edo ezaugarrien agiriaren kopia egiteko“.