GURE MISIOAREN KALITATEA ETA SEGURTASUNA

ITASUAn ardura handia dugu kalitatearekin guztion segurtasuna bermatzeko erarik onena baita. Hori dela eta, abian jarri ginenetik, gure zerbitzuen kalitatea bermatzearen alde egin dugu eta, horretarako, eskaintzen ditugun prozesu guztiek egunero kalitate eredurik altuenak betetzen dutela ziurtatzeaz arduratzen den lantalde gaitua dugu.

Segurtasunaren alde egiten dugula argi utziz, ITASUAk UNE EN ISO 9001:2008 Arauak zehazten duen ibilgailuen azterketa teknikoak burutzeko Egiaztagiria du, baita UNE – EN ISO/IEC 17020:2012 Arauaren arabera taximetroen kontrol metrologikorako ENACek emandako OC-I/373 Egiaztapen-ziurtagiria ere.

Egiaztagiri eta ziurtagiri hauek baimena duten erakundeek aitortzen dituzte eta gure zerbitzuak kalitaterik handienarekin burutzen direla bermatzen dute.