Zertan datza taximetroen azterketa?

Azterketa bi fasetan burutuko da:

1.- Administrazio-azterketa: jakitera emango dira ekipoa (taximetro osoa eta ibilgailua) eta dokumentazioa, legalki zerbitzuan egoteko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla ziurtatzeko.

2.- Metrologia-azterketa: ikusmen-azterketa eta taximetroak izan behar dituen ezaugarri metrologikoak mantentzen direla egiaztatuko da. Azaroaren 22ko ITC/3709/2006 Aginduaren 3. eranskinaren eta uztailaren 21eko ITC/2032/2009 Aginduaren arabera burutuko da, aurrekoa aldatuz.

ITA ASUA

Nola eskatu dezaket hitzordua nire taximetroaren azterketa egiteko?

Taximetroen azterketa egiteko, interesdunak hurrengo pausu errazak jarraitu beharko ditu:

1.- Hurrengo estekan aurkituko duzun inprimakia bete:

2.- Inprimakia betetzen duzunean, horren kopia bat jasoko duzu zure helbide elektronikoan.

3.- Ondoren, gure langile bat kontaktuan jarriko da zurekin hitzordua zehazteko eta egin beharrekoa azaltzeko.

4.- Momentu bakoitzean indarrean dauden tasen araberako zenbatekoa ordaindu beharko duzu egiaztapena egin baino lehen.

ITA ASUA

Non egin dezaket taximetroen azterketa?

Azterketak egiteko tokiak dira:

Araba: Lopidako zerbitzugunean, A-1 errepidea Donostia norabidea.

Gipuzkoa: Laskibar industrialdea, A-1 errepidearen ondoan (Andoainetik 5 km-tara). Loatzo jatetxearen ondoan.

Bizkaia: BI-631 (Derio eta Mungiaren artean, aireportutik 5 km-tara). Artebakarra jatetxearen ondoan.

Errioxa: LO-20. Aragoi Etorbidea 12, Maquinarias y Herramientas la Rioja dendaren aurrean dagoen landan.

Nafarroa: Arazuri industrialdea, A 2-4 kalea, kamioien aparkalekuan.

Edozein zalantza edo galderarik izatekotan, jar zaitez gurekin kontaktuan Gasteizeko zerbitzugunera deituz 945 292 772 zenbakian.