IAT estazioetan eta, bereziki, JUNDIZEKO gure IAT estazioan eta BERGARAKO gure IAT estazioan, erabiltzaileek borondatezko izaeradun Azterketa Teknikoa egin diezaiekete euren ibilgailuei, Espainiako legeetan jaso bezala (1987/1985 E.D., 4. artikulua, h puntua). Kontuan izan behar da oso aukera interesgarria dela; ibilgailuaren segurtasun-baldintzak zorrotz kontrola daitezke legezko epeetatik kanpo, prezio oso txikian eta gomendagarri egin dezaketen zirkunstantzia jakin batzuk gertatzen direnean:

  • Erabiltzaileak ibilgailuari funtzionamendu arraroren bat sumatzen dionean.
  • Bidaia bat egin aurretik edo
  • Ibilgailuari konponketa handi bat egin aurretik edo ondoren.
  • Erabilitako ibilgailu bat erostean, egoera orokorra egiaztatzeko.
  • Azterketa partzialak ere egiten ditugu: azterketa-puntu bakarra aztertzen da, % 25 kobratuta. Kasu horretan, ez da ibilgailua atzera botako kontrako emaitza jasotzen bada.
  • Matrikulazioetarako azterketak ere egiten ditugu.