IAT estazioetan eta, bereziki, JUNDIZEKO gure IAT estazioan eta BERGARAKO gure IAT estazioan, berritze garrantzitsuak indarreko araudiaren arabera legezta daitezke. Berritze garrantzitsu deritze ibilgailu batean matrikulatu aurretik edo ondoren egiten diren eta, mota-homologazioan sartuta ez egoteagatik, I.A.T. txartelean adierazitako ezaugarriren bat aldatzen duten edo funtsezko ezaugarriak nahiz legez araututako segurtasun-baldintzak alda ditzaketen aldaketei. Halaber, berritze garrantzitsuak banakakoetan (ibilgailu bakarrean egiten direnak) eta orokortuetan (ibilgailu bat baino gehiagotan egiteko pentsatu direna).

Edonola ere eta 2822/ 1998 Errege Dekretuaren 7. artikuluan, 2. puntuan xedatzen denez, “Erreforma garrantzitsu bat egin zaien ibilgailu motordunen, atoien edo erdi-atoien gidariek industria-alorreko eskumena duen administrazio- organoan erregularizatu behar dute aldaketa.
Ibilgailuaren fabrikatzaileak edo konponketa-tailerrek egin ahal izango dituzte erreformak, baita ibilgailua matrikulatu aurretik ere
“.

866/2010 Errege Dekretua, uztailaren 2koa, ibilgailu-berritzeen izapidetzea arautzen duena. Berritzeak irizpide honen arabera sailkatzen dira: Ibilgailu-berritzeek jarraian ageri diren funtzioetan egindako aldaketei egiten diete erreferentzia eta dagokien ibilgailuaren berritze-gidaliburuaren arabera egingo dira. Funtzio hauen inguruko aldaketei deritze ibilgailu-erreforma:

  1. Identifikazioa.
  2. Unitate eragilea.
  3. Transmisioa.
  4. Ardatzak.
  5. Esekidura.
  6. Direkzioa.
  7. Balaztak.
  8. Karrozeria.
  9. Argitzeko eta seinaleztatzeko gailuak.
  10. Ibilgailu traktoreen eta euren atoi edo erdi-atoien arteko loturak.
  11. IAT txartelean ageri diren datuen aldaketak.