1.- Fitxategiaren arduradunaren nortasuna

ERABILTZAILEAK WEBGUNEKO formularioen bidez ematen duen informazioa ITASUA, S.L. enpresaren (aurrerantzean, ENPRESA) ardurapeko fitxategi batean edo gehiagotan sartuko da. ENPRESAREN egoitza soziala: Mazarredo zumarkalea, 75, 1. solairua, 48009 Bilbo (Bizkaia).

2.- Tratamenduaren xedeak

ENPRESAK xede desberdinetarako erabili ahal izango du ERABILTZAILEAK emandako informazioa, datuak jasotzeko moduaren arabera:

  • ENPRESAREN eta ERABILTZAILEAREN arteko kontratu- edo merkataritza-harremana kudeatzea.
  • ERABILTZAILEAK eskatutako zerbitzuak ematea.
  • ERABILTZAILEAK alta edo harpidetza eskatutako zerbitzuak kudeatu, administratu, eman, zabaldu eta hobetzeko.
  • Zerbitzu horiek moldatzeko, ERABILTZAILEARENTZAT kalitate hobea izan dezaten.
  • Aurrekoekin erlazionatutako zerbitzu berriak diseinatzeko.
  • Ematen diren zerbitzuak hobetzeko aukera ematen duten ikerketa estatistikoak egiteko.
  • ERABILTZAILEAK eskatzen duen informazioa bidaltzeko.
  • ERABILTZAILEAK kontratatu dituen produktu edo zerbitzuei egindako aldaketei buruzko informazioa bidaltzeko.
  • Hasiera batean kontratatutakoen antzeko produktu edo zerbitzu berriei buruzko informazioa edo interesgarritzat jo litezkeen produktu edota zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzea edozein bitarteko baliatuta, elektronikoak barne, baita ENPRESAREN eta ERABILTZAILEAREN arteko harremana bukatu ondoren ere.

ERABILTZAILEAK baimena eman du bere datuak azaldutako xedeekin trata daitezen, baina baimen hori edozein unetan deuseztatzeko eskubidea du lopd@itasua.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita; mezuan WEBGUNEKO ERABILTZAILEA dela esan eta eskaera zehaztu beharko du edo, dagokionean, formularioan horretarako dagoen laukitxoa markatu.

3.- Informazioaren jasotzaileak

ERABILTZAILEAK ENPRESARI ematen dizkion datuak ez zaizkie hirugarrenei komunikatuko, ez bada kasu hauetan:

  • Lege batean lagapena egiteko baimena ematea.
  • Datuen tratamendua harreman juridiko baten ondoriozkoa izatea eta, harreman hori bideratu, bete edota kontrolatu ahal izateko, tratamenduan hirugarrenen fitxategiekin konektatu behar izatea, esaterako, banku-erakundeekin kontratatutako produktu edo zerbitzuak fakturatzeko edo mezularitza-enpresekin kontratatutako produktuak bidaltzeko.
  • Arartekoak, Ministerio Fiskalak edo Kontu Auzitegiak datuak eskatzea euren esku utzitako zereginak betetzean.

4.- Eskatutako informazioaren nahitaezko edo hautazko izaera

Nahitaezkoak diren datuak hala identifikatuko dira formularioetan.

Informazio hori eman ezean, ezingo da ERABILTZAILEAK eskatutako zerbitzua eman.

5.- Eskubideak erabiltzea

ERABILTZAILEAK datuak atzitzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubide erabili ahal izango du lopd@itasua.com helbidera mezu elektronikoa idatzita. Mezuan, WEBGUNEKO ERABILTZAILEA dela esan eta eskaera zehaztu beharko du.

ERABILTZAILEAK posta arruntaren bidez ere erabili ahal izango ditu datuak atzitzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko edo horien aurka egiteko eskubideak, helbide honetara idatzita: Mazarredo zumarkalea, 75, 1. solairua, 48009 Bilbo (Bizkaia). NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia erantsi eta eskaera zehaztu beharko da.

6.- ERABILTZAILEAREN konpromisoa

ERABILTZAILEAK ziurtatu egin du 14 urte baino gehiago dituela eta emandako informazioa egiazkoa eta zehatza dela.

ERABILTZAILEAK konpromisoa hartu du emandako informazioan gertatzen den edozein aldaketa ENPRESARI jakinarazteko. Horretarako, mezu elektronikoa bidali beharko du lopd@itasua.com eta, mezuan, WEBGUNEKO ERABILTZAILEA dela esan eta aldatu beharreko informazioa zehaztu beharko du.

Halaber, ERABILTZAILEAK konpromisoa hartu du gakoak eta identifikazio-kodeak sekretupean gordetzeko eta, galtzen, lapurtzen edo baimenik gabe atzitzen badituzte, ENPRESARI ahal bezain laster horren berri emateko. Jakinarazpen hori jaso arte, ENPRESAK ez du erantzukizunik hartuko baimenik gabeko hirugarrenek pasahitz edo identifikazio-kodeekin bidera ditzaketen erabilera okerren inguruan.

7.- Hirugarrenen datuak, ERABILTZAILEAK emandakoak

ERABILTZAILEAK edozein xedetarako hirugarrenen datuak ematen baditu, bermatu egin du interesatuei aurretik horren berri emango diela eta ENPRESARI euren datuak komunikatzeko baimena lortuko duela.

ERABILTZAILEAK bermatu egin du interesatuek 14 urte baino gehiago dituztela eta eman duen informazioa egiazkoa eta zehatza dela.

ENPRESAK interesatuen baimena egiaztatuko du merkataritza edukirik gabeko mezu elektroniko baten bidez, ERABILTZAILEAK euren izenean emandako baimenaren egiaztapena eskatuta.

ERABILTZAILEAK baldintza horiek ez betetzeagatik erantzukizunen bat eratortzen bada, bera izango da erantzule bakarra.

8.- Cookie-ak eta jarraipen-fitxategiak

ERABILTZAILEAK onartu egin du cookie-n eta IP helbideen jarraipen-fitxategien erabilpena. Horien bidez, ENPRESAK xede estatistikoetarako datuak jaso ditzake, besteak beste: lehen bisitaren data, zenbat aldiz bisitatu den, azken bisitaren data, zer URL-tik edo domeinutik datorren, erabilitako arakatzailea eta pantaila-bereizmena. ERABILTZAILEAK cookie-ak sortzea eragotz dezake, arakatzailean aukera hori hautatuta. Hala ere, ENPRESAK ez du erantzukizunik hartuko desaktibatzeko erabakiagatik orriak gaizki funtzionatzen badu. Lortzen den informazioa erabat anonimoa da eta ezin da inolaz ere lotu erabiltzaile zehatz eta identifikatu batekin.

9.- Segurtasun-neurriak

ENPRESAK beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak hartu ditu izaera pertsonaleko datuen segurtasuna babestu eta eraldaketak, galerak nahiz baimenik gabeko tratamendu edota atzipenak eragozteko, kontuan izanda teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta gerta litezkeen arriskuak, berdin giza ekintzaren ondoriozkoak zein ingurune fisiko edo naturaletik datozenak.

Dena den, ERABILTZAILEAK argi izan behar du Interneten ez dagoela segurtasun-neurri gaindiezinik.