ORDUTEGIAK

Gure IAT zerbitzuguneen irekitze ordutegiez informa zaitez eta kontsultatu itzazu gure kontaktu zenbakiak edozein zalantza izatekotan.

 

AURRETIKO HITZORDUA

Ilara luzeak saihestu itzazu gure IAT zerbitzuguneetan; erreserbatu ezazu zure hitzordua etxetik eroso. Aukeratu ezazu hobeto datorkizun data eta ordua!

 

IAT PROZESUA

ITA ASUAn azaltzen dizugu zertan datzan IAT prozesua, azterketa azkar eta eroso pasa dezazun gure IAT zerbitzuguneetara heltzen zarenean.

ZERBITZUAK

ITA ASUA - Inspecciones Técnicas de Vehículos - ITV País Vasco (Bergara - Jundiz)

Ezagutu itzazu gure IAT zerbitzuguneak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak.
Jar zaitez gurekin kontaktuan edozein zalantza izatekotan.

ALDIZKAKO AZTERKETA
 

Espainian matrikulatutako ibilgailu guztiak, salbuespenak salbu, eguneko arauek ezartzen duten aldizkako azterketa sistemaren menpe daude.

BORONDATEZKO AZTERKETA
 

IAT zerbitzuguneetan, eta bereziki, gure IAT JUNDIZ eta BERGARA zerbitzuguneetan, edozeinek egin diezaioke bere ibilgailuari Borondatezko Azterketa Tekniko bat.

A.T. TXARTELAREN KOPIA
 

Gure IAT zerbitzuguneetan eskura izango duzu azterketa teknikoaren txartelaren kopia zerbitzua gaur egun indarrean dagoen arautegiaren arabera.

MATRIKULA ALDAKETA
 

Matrikula aldaketa egiteko Administrazio eskudunak (baimena duen I.A.T. zerbitzuguneak) jaulkitako Azterketa Teknikoaren Txartela erakutsi behar da.

AZTERKETA ZERBITZU ALDAKETAGATIK
 

Ibilgailuaren erabilera aldatzeko, azterketa bat egin beharko da, I.A.T. txartelean erabilera berria eta azterketa berriaren data zehaztuz aldizkakotasun berriaren arabera.

GARRANTZIZKO ERREFORMAK
 

Garrantzizko Erreformak banan-banakoak (ibilgailu bakar bati egiten zaio) eta orokorrak (ibilgailu bat baino gehiagori egiten zaio) izan daitezke.

ISTRIPUA IZAN DUTEN IBILGAILUAK
 

2042/1994 Errege-dekretuak 6. Artikuluan 5. Atalean gehitu zuen berrikuntza garrantzitsu bat istripua pairatu duten ibilgailuen azterketa teknikoan.

ESKOLA ETA ADIN TXIKIKOEN GARRAIOA
 

Aldizkako azterketak askoz zorrotzagoak izaten dira.

TAXIMETROEN AZTERKETA
 

Taximetroen azterketa egiteko, interesdunak atal honetan azaltzen ditugun pausuak jarraitu behar ditu.

GURE MISIOAREN KALITATEA ETA SEGURTASUNA

ITA ASUAn ardura handia dugu kalitatea eta segurtasunari dagokionez. Horregatik, egunero lan egiten dugu gure prozesu guztiek kalitate eredu altuenak betetzen dutela ziurtatzeko.

Egiaztatze-erakundeen ziurtagiriak ditugu eta hauek gure zerbitzuen kalitatea bermatzen dute. Gainera, kalitate ereduak egunero betetzen direla ziurtatzeaz arduratzen den lantalde oso gaitua dugu. Segurtasuna gure lehentasuna da.

OHIKO GALDERAK

Zer aztertzen da IAT-an?

Ibilgailuen ezaugarri teknikoak istripuak gertatzeko arriskua saihesteko eta kutsadura emisioak kontrolatzeko, errepide-segurtasuna handitzen eta ingurunea babesten lagunduz.

Zein dokumentu gorde behar ditut nire ibilgailuan?

Emaitza aldekoa bada, azterketaren txostenaren kopia emaitzarekin eta haizetakoan jarri behar den itsasgarria jakitera emateko gure ibilgailuak IATa gainditu duela.

Zer egin dezaket emaitza kontrakoa bada?

Azterketa teknikoa kontrakoa bada, IAT zerbitzuguneak bi hilabete emango dizkio titularrari aurkitutako akatsak konpontzeko, berriro zerbitzugune berdinera eramateko (autonomia erkidegoko organo eskudunak beste zerbitzugunera eramateko baimena ematen ez badu) eta akatsak konpondu direla ziurtatzen duen aldeko txostena lortu ahal izateko.

Titularra ibilgailuaren konponketaren arduraduna izango da eta gailua errepide-publikoetatik gidatua izateko gaitasunik gabe geratuko da, tailerrera eraman edo horren egoera araupetu eta IAT zerbitzugunera beste azterketa bat egiteko berriro eramaten denean izan ezik.

Zer da hutsegite arina?

Ibilgailua hurrengo IATa pasatu arte normaltasun osoz gidatzea ahalbidetzen duen hutsegite bat zeinaren konponketa aholkatzen den.

Zein dokumentazio eraman behar dut aldizkako IATa egiteko?

Gidatzeko baimena
Ibilgailuaren segurua
Azterketa teknikoaren txartela

Noiz iraungitzen da azterketa?

HURRENGO ATALEAN ikus dezakezu noiz arte balio duen duen zure IATa ibilgailu motaren arabera.